Urgullen gertatutako sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo dute
Bretxan egingo dute protesta gaur, 19:30ean.
Asteartean emakume bati sexu erasoa egin zioten Urgullen. Erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur 19:30ean Bretxan, ‘Erasorik ez erantzunik gabe’ eta ‘Erasotzaileak auzotik kanpora’ lelopean.
Erasotua izan den emakumeak salaketa jarri du, eta horri esker erasotzailea atxilotu eta epailearen aurrera eraman dutela jakinarazi zuen atzo udalak. Erasoa atzo gertatu zen, 08:00etan.

