Txistualdia, errausketaren aurka
Gipuzkoa plazan egingo dute protesta, larunbat arratsaldean
Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak errausketaren aurka protesta egitera deitu ditu herritarrak. Txistu egingo dute larunbatean, 17:00etan. Zero Zabor bideak etenik ezin duela izan aldarrikatuko dute. EAJk “zabor poltsa ipar hartuta” errausketaren bideari ekiteko “mehatxu” egin duela adierazi dute. “Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago; badugu protestarako motiborik”, gaineratu dute.
Protestarekin bat egin dute Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak eta Eguzki talde ekologistak.