Ulian interes geologikoa duten guneak seinalizatu dituzte
Monpasetik Platako itsasargiraino doa bidea, GR-121 ibilbidetik.
Ingurumen saileko weborrian esteka bat jarri dute geoibilbidearen inguruko informazioarekin eta argazkiekin.
Uliako mendian interes geologikoa duten guneak ezagutzeko ibilbidea seinaleztatu du udalak, Uliako Geoibilbidea osatuz. Monpasetik Platako itsasargiraino doa bidea da, GR-121 ibilbidetik. Ibilbidearen hasieran eta bukaeran bi panel jarri dituzte, eta bertan ibilbidean aurki daitezkeen interes geologikoko 11 puntu zehaztu dituzte, haietako bakoitzean arroken jatorriari eta bilakaerari buruzko informazioa bilduz; mendiaren historia geologikoa ezagutzeko helburuarekin osatu dute bidea. Lau hizkuntzatan daude panelak -euskara, gaztelera, frantsesa, eta ingelesa- eta panel bakoitzak QR kodea du bertatik informazio zabalagoa eskuratzeko. Ibilbideak bederatzi kilometroko luzera du, hiru ordutan egin daiteke.
Seinalizazioarekin batera, udalak ibilbidea ezagutzera emateko 500 eskuorri banatu ditu; interesa duenak Club Vasco de Camping, Cristina Enea Fundazioa, Uliako Interpretazio Zentroa, Turismo Bulegoa, San Telmo Museoan eta kultur etxeetan aurkituko ditu eskuorriak. Horrekin batera, udalaren