Usandizagaren obra ezagunak eta ezezagunak interpretatuko dituzte Musikeneko ikasleek
Kontzertu ziklo bat eskainiko dute ostegunetik igandera, 'Usandizagarekin lau ordu' izenburupean

Miguel Martin, Miren Iñarga, Javier Gonzalez Sarmiento eta Edurne Liberal. (Argazkia: Estitxu Zabala)
- Ekainak 18, 20:00etan, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.
- Musikeneko ikasleek hartuko dute parte pianorako idatzi zuen errepertorioko pieza nabarmenenetako batzuk interpretatzen; arreta berezia eskainiko zaie baltsei. Lan bakoitzaren deskribapen laburra, eta Usandizagaren pianismoari buruzko iruzkina: ezaugarriak, eraginak eta originaltasuna. Azalpenek Irune Liberal ikaslea Musikenerako prestatzen ari den ikasketa-amaierako lana izango dute oinarri; Valses para piano de José María Usandizaga du izenburu lanak.
- Programa – Balts hautaketa – Dantza Mendi-Mendiyan. Javier Gonzalez Sarmientoren moldaketa – Aurreskua eta Arin-arina Mendi-Mendiyan. Javier Gonzalez Sarmientoren moldaketa – Rapsodia Vascongada – Schottisch – Impromptu Re-n – Fantasia sobre las Golondrinas, Javier Gonzalez Sarmiento
- Interpreteak: Irune Liberal, Marina Sierra, Alber Mena, Alejandro Garcia Cordero eta Javier Gonzalez Sarmiento
- Ekainak 19, 19:00etan, Koruko Andre Mariaren basilikan.
- Iñigo de Peque Leozen hitzaldia: El organo alrededor de Jose Maria Usandizaga.
- Iñigo de Peque Musikeneko ikasleak Usandizagak argitaraturiko organorako bi lan nagusiak joko ditu, Pieza sinfonica eta Fantasia. Programa osatzeko, garaiko lanak eta Parisen Usandizagarekin batera ibilitako irakasle, organo-jole edo ikaskideenak joko dituzte, eragina izan baitzuten haren organo-konposizioetan.
- Programa: – Ofertorio 12. zenbakia, Nicolas Ledesma – Communion, Eugene Gigout – Pieza Sinfonikoa, J.M. Usandizaga – Organorako bariazio sinfonikoak, JM Usandizaga
- Interpretea: Iñigo de Peque Leoz
- Ekainak 20, 20:00etan, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.
- Usandizagaren kantak eta antzerki-lanetako duo eta ariaren bat. Mendi-mendiyaneko dantzen bi moldaketen aurkezpena; Donostia Hiria Piano Lehiaketarako egin dituztenak, hain zuzen ere. Iruzkinak konpositorearen antzerki-joera azpimarratuko du. Azken opera amaitu gabe utzi zuen hil zenean. Musikeneko kantu eta pianoko ikasleek hartuko dute parte.
- Programa – Alare Romanza de Tenor, Mendi-mendiyan – Usandizagak harmonizatutako euskal kantu tradizionalen aukeraketa. – Aria de tenor, La llama – Las Golondrinas-eko hiru zati – Cancion de la primavera – Me dices que ya no me quieres – Duo del 1o acto de Lina y Cecilia
- Interpreteak: Xabier Anduaga, Klara Mendizabal, Judit Martinez y Elisa Diaz Prieto. Javier Gonzalez Sarmiento pianoan
- Ekainak 21, 12:00etan, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.
- Marina Sierra ikaslea Musikenerentzat prestatzen ari den ikasketa-amaierako lana izango da emanaldi honen ardatza. El piano en la musica de camara de Jose Maria Usandizaga du izenburua. Konpositoreak idatzitako ganbera-musikako lanak interpretatuko dituzte.
- Programa Biolin eta pianorako obrak – Romance Op.5 –Lied Op.16 – Serenade Op.19 Biolontxelo eta pianorako obra – Fantasia Bi ehiza tronpa eta pianorako obra – Cortejo
- Interpreteak: Felicia Ioana Pasca (biolina), Rodrigo Samano Albarran (txeloa), Isabel Bernal Albillos (tronpa), Paula Gomez Plaza (tronpa), Marina Sierra Ramos (pianoa).