'Mattin' marrazkilariaren erakusketa, Iturritxon
Txiste eta Danbolina erakusketa zabaldu du Iñaki Martiarena ‘Mattin’ ilustratzaileak Ategorrietako Iturritxo tabernan. Donostiako marrazkilariak lan berriak erakutsi ditu erakusketa honetan. Euskarazko hitz jokoekin, ikusleen irribarrea piztu nahi du sortzaileak. Uztailaren 31a arte izango da zabalik.