Aulki mugikorrean arraunean ikasteko aukera izango dute partaideek, elkartearen Loiolako egoitzatik abiatuta
Ikastaroetan parte hartzen ari diren arraunlarietako batzuk, Urumean barrena. (Argazkia: Urki)
Aulki mugikorreko
arraun ikastaroak antolatu ditu
Ur-Kirolak arraun elkarteak udarako. Gaztetxo, gazte eta helduei zuzendutako ikastaroak dira, eta lau txanda banatu dituzte. Lehenengo txandakoak dagoeneko ikastaroa egiten ari dira, eta uztailaren 10ean bukatuko dute. Hurrengo txandak honako datetan izango dira: uztailaren 13tik 24ra, uztailaren 27tik abuztuaren 7ra, eta abuztuaren 17tik 28ra. “Datorren 2015-2016 denboraldian arraunean hasteko asmoa duzuen guztiei ikastaraoetan parte har dezazuen gomendatzen dizuegu. Horrela denboraldia hastean, taldera lehenbailen gehitzeko aukeraz gain, gutxiengo segurtasun neurriak jakingo dituzue”, aipatu dute Urkiko arduradunek.
Urkiren
Loiolako egoitzan antolatu dituzte ikastaroak, Urumean barrena arraunean ibiltzeko. Egun bakoitzeko eskolak ordu eta erdikoak dira: 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako ikastaroak 10:00etatik 11:30era izango dira; gazte eta helduei zuzendutakoak, berriz, 19:00etatik 20:30era. Ikastaro bakoitzak 50 euroko prezioa du gaztetxoentzat, eta 60 eurokoa gazte eta helduentzat. Informazio gehiagorako 943 465 164 telefonora dei daiteke edo
urkirolak@urkirolak.com posta elektronikora idatz daiteke.