Musika Parkean, La Bona Dea eta Bassmatti & Vidaur taldeekin
Eguraldia lagun badute, piknikaz eta zuzeneko musikaz gozatuko dute Ametzagaina parkean.
Inoizko denboraldirik gorabeheratsuena egiten ari da Musika Parkean programa. Programatutako hitzordu guztietatik bakarra egin ahal izan dute oraingoz, Egia parkean. Apirilean hasi behar zuen Musika Parkeanen seigarren denboraldiak, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan dituzte hainbat aldiz. Azken aldiz, joan den asteburukoa. Tania de Sousa eta Frank taldeak ziren jotzekoak, baina ezin izan zuten jo. Larunbat honetan, hilaren 18an saiatuko dira berriz ere Ametzagaina parkean Musika Parkean egiten. Piknika hartu eta Ametzagaina parkeko belar gainean esertzera gonbidatuko dituzte herritarrak, 14:00etan hasita. Ohi bezala, zuzeneko musika egongo da, eta bi proposamen izango dira: Basmatti & Vidaur eta La Bona Dea.


