Zementon: "Astebetean josi dezagun datorren urtera arte askatu gaituen Añorga!"
Zementonek festara deitu ditu añorgatarrak.
Hasi dira Karmenak Añorgan. Arratsaldeko 19:10ean, Zementonen jaitsiera bizi dute añorgatarrek, eta ondoren, Añorgako pertsonaiak pregoia irakurri du, jaiei hasiera emanez. Pregoi alaia eta indartsua irakurri du aurten Zementonek, eta Gure Esku Dago, Grezia, Iruñako ikurriña eta noski, añorgatarrak izan ditu gogoan denen aurrean bota duen hitzaldian. Ondoren, musikarekin eta jai giroan kultur etxera hurbildu dira añorgatar guztiak, eta bertako balkoian ikurriña igota, ofizialki hasiera eman diete asteburuko jaiei.
Jaietako pertsonaiari ongi etorri beroa egin diote añorgatarrek,eta eguraldi goibela ez da aitzakia izan frontoiaren inguru guztia festa giroarekin alaitzeko. Haur, gazte eta helduak bildu dira Zementonen jaitsiera ikusi eta pregoia entzuteko, eta txalo zaparradarekin jaso dute bere agerpena: “Arrantzaleek lotutako ikurriña askatu dute Iruñean… Troikaren korapiloak askatzen ari dira Grezian… Oxi eta Oxi!”. Zementonek hariak eta korapiloak erabili ditu aurten bizi izan diren borroka sozialen metafora moduan, eta horiek Añorgara eraman ditu: “Gurean ere hariak eta korapiloak daude, argiak eta itzalak; itzaletan ditugu hainbat lagun”.
Heroiak eta antiheroiak ere aldarrikatu ditu pertsonaiak, eta biak beharrezkoak direla adierazi du. Gogoeta egin du frontoiko sabaitik lurrera kablean egindako ibilaldian, bere burua ere heroitzat edo antiheroitzat hartuta: “Kable batetik zintzilik igaro naiz honaino, eta nik bidaia alde batetik bestera egin dudan moduan, beldurrak eta konplexuak lekuz aldatzera goaz añorgatarrak”.
Añorgatarrei hautsak harrotzen diela aipatu du Zementonek, bi zentzuetan, eta festetan elkarrekin disfrutatzeko deia luzatu die guztiei: “Askatu nauzue kabletik, eta orain korapila zaitezte elkarren artean!”. Pertsonaiak Añorga izan du gogoan bere azken hitzetan: “Astebetean josi dezagun datorren urtera arte askatu gaituen Añorga!! Gora Añorga!! Gora Karmenak!! Gora Zementon!!”.
Jaien hasiera ekarri duen pregoiaren ondoren, añorgatar guztiak Eonian elektro txarangaren doinu biziekin batera hasi dira dantzan, kultur etxearen aurrean. Txarangak giro ederra sortu du musika alaiarekin, eta denak jarri dituzte dantza eta saltoka. Hiru bat abestirekin giroa ederki berotu ondoren, txarangak futbol zelaia zeharkatu du, eta atzetik jarraika joan dira añorgatarrak.
Gau berezia espero dute añorgatarrek; afari oparoa egingo dute frontoian, eta ondoren musika Ingo Al Deu? taldeak berriz ere dantzan jarriko ditu parranderoenak.

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak

Añorgako Jaiak