Munduan zehar zabaltzeko asmoarekin lortu dute hitzarmena.
Donostia Klasikoak eta 2016 Fundazioak akordioa sinatu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hiriko alkate Eneko Goiak, Donostia 2016 Fundazioaren izenean, eta Donostiako Klasikoko arduradun Jose Luis Arrietak lasterketa babesteko akordio bat sinatu dute gaur goizean, udaletxean. Goiak azaldu duenez, euren gobernuaren helburuetako bat “kanpoko proiekzioa lantzea eta burutzea da, gure inguruan duguna nazioartean proiektatzea”. Xede hori lortzeko, abuztuaren 1ean jokatuko duten Donostiako Klasikoa “aukera paregabea” dela nabarmendu du alkateak, “gure hiriaren apustua munduan zehar zabaltzeko”.
Horrenbestez, Kultur hiriburutza sustatzeko asmoz, ekitaldia babestu eta plataforma bezala erabiliko du 2016 Fundazioak lasterketa. Eneko Goiak adierazi du hitzarmena lankidetza emankor baten adibide argia dela. Arrietak eskerrak eman dizkio Donostia 2016 Fundazioari, “babes hau beharrezkoa zelako”.
Izenpetutako hitzarmenaren arabera, Donostia 2016 Fundazioak 70.000 euro ordainduko ditu Donostiako Klasikoaren babesle izateko. Ondorioz, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzak presentzia handia izango du lasterketan.
Hitzarmenaren arabera,
Tourreko lehenengo bederatziak izango dira lasterketan
Bestalde, Donostiako Klasikoaren arduradunak abuztuaren 1ean lasterketan parte hartuko duten txirrindulari batzuk aipatu ditu: “Tourreko lehenengo hamarretatik bederatzik eman dute izena jada. Era berean, iazko txapeldun Alejandro Valverde ere bertan izango da. Guztira, 19 taldek hartuko dute parte, eta bakoitzean zortzi txirrindulari ibiliko dira.