Udalak gaur hartu du eraabakia, eta langile gehiago kontratatutko dituzte zerbitzu horietarako.
Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotzia, udalbatzar batean. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki bilera egin du gaur, eta bertan erabaki dute
57.000 euro gehiago izendatzea aurrekontuan
arrisku egoeran edo babesik gabe dauden adingabekoen kasuak kudeatzeko eta goiz esku-hartzeko.
Onartutako kopuru horiekin, langile gehiago kontratatu ahal izango dira zerbitzu horiek emateko
, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanen arabera: “Adingabekoak babesteko dispositiboetara zuzendutako ekonomia-baliabideak handitzea beharrezkoa dela uste dugu. Hainbat udal departamentuekin zein beste hainbat erakunderekin elkarlanean garatu ditugun detekzio-protokoloei esker, gero eta babesik gabeko adingabeen kasu gehiago ezagutu ditugu eta, horiei aurre egiteko, baliabideak jarri ditugu”.
Gaienera, arrisku egoeran nahiz babesik gabe dauden adingabekoei lotutako prestakuntza, aholkularitza eta esku-hartze goiztiarraren zerbitzurako,
22.307 euroko igoera onartu dute, hasieran aurreikusitako kopurua baino %8,9 gehiago. Bestalde, babesik gabe daudenen kasuak kudeatzeko zerbitzu kontratua
35.000 euro gehiago handitu dute, %6,3 gehiago, alegia.