
Donostiarraren ‘Torrekua II’ trainerua, joan den larunbatean Kontxan jokatutako KAE-1 Ligako estropadan. (Argazkia: Klausser/Picasa)
Kontxako badia hainbat arraun ligetako estropaden eszenatokia izan zen joan den asteburuan, izan ere, gizonezkoen
KAE-1, KAE-2 eta
TKE, eta emakumeen
Euskotren ligetako jardunaldiak jokatu zituzten bertan. Hala, asteburu guztian arraunzalez betea egon zen hiria. Asteazkenean, ordea, ligetatik kanpoko beste lehia baten lekuko izango da Kontxako badia. Hain zuzen ere,
Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute hemezortzi ontzik, 18:30ean.
Emakumeek irekiko dute jardunaldia, eta lehen txandan arituko da etxeko ontzia, Donostiarra-Arraun Lagunak 50, honakoekin batera: Zarautz-Getaria, Hernani-Iparragirre Sagardotegia eta Oiartzungo Itsaslapurreak. Bigarren txandan, Zumaia-Salegi jatetxea, San Juan-Iberdrola, Hibaika-Jamones Ancin eta Orio-Babyauto izango dira aurrez aurre.
Ondoren,
gizonen txanda izango da, eta hiru txandatan hamar traineru lehiatuko dira. Lehen txandan, Hibaika eta Oiartzungo Itsaslapurrak arituko dira; bigarren txandan
Donostiarraren
Torrekua II trainerua lehiatuko da, honakoekin batera, Getaria -Indaux, Zumaia eta Zarautz-Navascal; hirugarren txandan, berriz, TKE ligan dabiltzan taldeen lehia izango da: Hondarribia, Orio-Babyauto, San Juan-Iberdrola eta San Pedro-Ecolmare.
Iaz, Zumaian jokatu zuten txapelketa. Oriok eraman zuen gizonezkoen bandera, eta San Juanek emakumezkoena.