Jazzaldiarekin bat egingo dute hiriko merkataritza guneek
Shopping Jazz jarduera multzoa aurkeztu gaur SShops Donostiak.
webgunean lortu daitezke.
Heineken Jazzaldiarekin lotuta, Shopping Jazz jarduerak antolatu ditu SShops Donostiak hirugarren urtez. Horrela, 120 merkatal gunek ekimenean parte hartuko dute, jaialdiak iraun bitartean. Gaur hasiko dira aipatutako jarduerak, Instagramen abian jarri duten #melopongoparaeljazz lehiaketarekin. Gainontzeko jarduerak datorren astean hasiko dira, hilaren 20 eta 21ean, Jazzaldiarekin batera, eta guztira, 120 merkatal gunek parte hartuko dute jardueretan.
SShops Donostiako kudeatzaile Loudes Lazarok azaldu duenez, gaur Instagramen hasitako lehiaketaren helburua gazteengana iristea da: “Erosle gazteak animatu nahi ditugu lehiaketan parte hartzera; egin behar dutena oso erraza da, selfie dibertigarri bat atera behar dute Jazzaldira eramango luketeen produktu batekin, eta atsegin dut gehien lortzen dituen argazkiak saria irabaziko du”.
Bestalde, hilaren 20an Jazz Margotu ibilbide komertziala aurkeztuko dute. Lazaroren arabera, ilustratzaile eta artista gazteek 30 merkatal gune margotuko dituzte jazzarekin lotutako irudiekin, eta denda guztien artean ibilbide artistikoa osatuko dute: “Tamayo dendan hasiko gara, 10:00etan, eta egun guztian zehar, kalean dabiltzanek margoketa prozesua ikusteko aukera izango dute”.
Shopping Jazz jardueren egun garrantzitsuena datorren asteartea izango da, hilak 21. Hain zuzen ere, kalean merkatua jarriko dute, eta ehun dendek beren produktuak aterako dituzte, kaleei kolorea emanez. Horrekin batera, deskontuak eskainiko dituzte, 10:00etatik 20:00etara. Ondoren, 19:30etan, hogei bat merkatal gunek ardoa, garagardoa eta sagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute hainbat auzotan, hala nola, Erdigunean, Grosen eta Parte Zaharrean.
Dastaketa horietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik sarrera erostea; honako