Nepalen aldeko tatuaje festa Txantxarrekan
Nepaleko lurrikararen biktimen aldeko jardunaldia antolatu dute igandean, uztailak 26an, Txantxarrekan. Goizeko 11:00etatik hasita, egun osoan zehar 12 tatuatzaile izango dira bertan. Nahi duen orok tatuatu ahal izango du, hori bai, aurrez ezingo da hitzordurik eskatu. Bertan izango dira Edu Bonache, Axio, Hector Eki, Victoria Macry, Txis, Tommy Sierra, Noemi Millet Eikosi Trëis, Eñaut Oscoz eta Eneko Lekuona tatuatzaileak, besteak beste. Janari beganoa ere izango da Askekintzaren eskutik.