Bertan behera geratu da biharko Musika Parkean
Eguraldi aurrikuspenak direla eta –ekaitza iragarri dute arratsaldeko lehen ordurako–, bertan behera geratuko da biharko, Intxaurrondoko Ametzagainako parkean, 14:00etatik aurrera programatutako Musika Parkean jarduera. La Bona Dea eta Basmatti & Vidaur jotzea zegoen aurreikusita. Antolakuntzak barkamena eskatu nahi izan du erabakiak sor ditzakeen eragozpenengatik.