Gros eta Kaiko festazaleek senidetze ekitaldia egin dute Kursaal ondoan, laugarrenez
Gros eta Kaiko auzotarrek Karmengo Amaren egunaren bueltan ospatu ohi dituzte jaiak. Asteburu berean izaten dituzte jarduera nagusiak, baina horrek ez du liskarrik ekartzen, kontrakoa baizik. Izan ere, lehia baino, elkarbizitza sustatzea nahiago dute bi auzoetako jai batzordeek, eta testuinguru horretan egin dute senidetze ekitaldia gaur, laugarren urtez jarraian. Kursaal zubian jarri dute hitzordua eguerdian, bi auzoen arteko mugan, eta ikusitakoak erakutsi du Urumea ibaiak, bereizi beharrean, batu egiten duela.
Erraldoi eta buruhandiek ireki dute bidea, bakoitza bere auzotik abiatuta. Haien atzetik musikariak eta festazaleak joan dira Kursaaleruntz. Bertan, erraldoien arteko dantza izan da lehenengo; bi jai batzordeen arteko opari banaketa, ondoren; eta familia argazkia, geroago. Senidetzea behar bezala ospatzeko, tortillak eta sagardoa izan dituzte aukeran bertaratutakoek. Groseko jaietako protagonista nagusi Zipotz eta Legami zintzo-zintzo agertu dira hitzordura; Kaiko ikur Karramarrok, ordea, berriro egin du kale. Ohean gelditu omen da, ajeak jota.

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak

Groseko jaiak