Donostia Kulturak 550 ikastarotik gora eskaini ditu datorren ikasturterako
Kultur etxeetan izango dira eskolak eta izen ematea irailean egin beharko da
Donostia Kulturak. Hain zuzen ere, 2015-2016 ikasturteko ikastaroak aurkeztu ditu gaur goizean Yolanda Martinek, Donostia Kulturako Kultur Ekintzako teknikariak; eta ondoan izan ditu irakasle lanetan arituko diren Sergio Errasti eta Javier Goikoetxea. Guztira, 568 ikastaro egongo dira aukeran, horietako 303 euskaraz emango dituzte, 263 gazteleraz, eta bi, elebitan. Arte plastikoak, eskulanak, arte eszenikoak, ikus entzunezkoak, literatura, ezagutza eta osasuna, humanitateak eta bestelako gaien inguruko ikastaroak topa daitezke zerrendan. Hala, dagoeneko eskaintza guztia ikusgai dago, baina izen ematea irailaren 8tik 25era egin beharko da.
Lauhilabetekoak, ikasturte osokoak, trinkoak, ikastaro orokorrak eta egile ikastaroak daude eskaintzaren barnean. “Egile ikastaroak nabarmendu nahi ditugu, euren alorrean berezitutako profesionalek ematen baitituzte, eta arrakasta handia izaten dute”, azaldu du Martinek. Sergio Errasti, esaterako, Onda Vascako kazetaria da, eta Casares Irratiko ikastaroa emango du hirugarren urtez. Javier Goikoetxea, berriz, Euskadiko Guztion Onerako Ekonomiaren Sustapeneko Elkartearen koordinatzailea da, eta lau eguneko ikastaro txiki bat eskainiko du abenduan.
Herritarren kultur ezagutza zabaltzeko aukera anitza eskainiko du datorren ikasturtean ere