Urtemugaren harira, azken 10 urteotako azalekin osatutako erakusketa bat aurkeztuko du Rekalde tabernan.
Hamar urte daramagu Donostiaren berri ematen, eta aurretik ere, Irutxulo izenarekin bide luzea ibilia dugu jada – 1.994tik. Hemerotekan sartu, eta orain arte argitaratu ditugun ia 2.000 zenbakien artean murgildu gara,
azal esanguratsuenak aukeratu eta zuei erakusteko.
Urtemuga denon artean ospatu eta hedabide honen ibilbidean parte hartu duten lagun guztiak omentzeko asmoz, azalen erakusketa ibiltari bat aurkeztuko dugu.
Lehen geltokia Parte Zaharra izango da, Rekalde tabernan aurkeztuko baitugu asteartean (hilak 21, 20:00) erakusketa. Gainera, zuzeneko musika ederraz gozatzeko aukera izango dugu,
Liher Hernando bakarlaria gurekin izango baita inaugurazioan.
Zu izan zaitezke azal hauetako protagonistetako bat! Izan ere, zuen aldarrikapenak, pozak eta kezkak jasotzen ditugu Irutxuloko Hitzan. Gizarte mugimenduetatik, auzo elkarteetatik, hiriko eragileetatik eta udaletik abiatuta, garrantzia duen guztiaren berri ematen dizuegu.
Animatu eta gerturatu Rekalde tabernara, gonbidatuta zaudete denok!