'#jazzaldia50' dokumentala, Antzoki Zaharrean
Doako bi emanaldi egingo dituzte asteartean.
Donostiako Jazzaldiaren historia kontatzen duen dokumentala, doan proiektatuko dute Antzoki Zaharrean hilaren 21ean. Jaialdiak bere 50 urteko historia laburbildu du #jazzaldia50 dokumentalean, protagonistetako batzuen lekukotzak eta guztion oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat kontzertu zoragarriren irudiak erabiliz. Dokumentala doan proiektatuko Jazzaldia hasiko den bezperan, bi emanalditan, 20:00etan (azpitituluak gaztelaniaz) eta 21:30ean (azpitituluak euskaraz). Asteartean bertan 17:00etatik aurrera Antzoki Zaharreko leihatilan bertan jaso ahalko diren gonbidapenak beharko dira proiekzioan sartzeko.