Ekainean harri bat erori zenetik mendi mazela egonkotzeko lanak egiten ari dira, eta gutxienez zortzi hilabetez luzatuko direla azaldu dute.
Olatuak Haizearen orrazian (Argazkia: Mikel Goñi).
Txillidaren eskultura ezagunenak gertutik ikusteko
udaberria arte itxaron beharko dute herritarrek. Joan den ekainean harri bat erori zen mendi mazelatik, eta udal
teknikariak lanean ari dira gune honetan. Sastraka kentzen eta mendi mazela garbitzen ari dira orain. Ondoren,
udalak ikerketa geotekniko bat egingo du, eta luizi gehiago ez gertatzeko lanak lizitatuko ditu. Mendi mazela egonkortzeko lanak zortzi hilabetez luzatuko dira gutxienez. Geologoek hala gomendatuta,
Haizearen Orraziaren gunea mugatu egin dute, gune arriskutsuak saihesteko.
Elementu estetiko bat, Haizearen Orraziaren ordezko
Donostiako alkate
Eneko Goiak azalpenak eman ditu Haize Orraziaren obren inguruan; lanek
800.000 euroko inbertsioa izango dutela adierazi du. Lizitazioa 3 hilabetetan egin beharko dute, eta ondoren hasiko dira magala egonkortzeko lanak;
guztira 8-9 hilabete iraungo dute obrak.
Beraz, udan
turistek eta bisitariek ezingo dute gune hori bisitatu. Dena den, bertaratutakoak esku hutsik ez joateko irudi edo bestelako
elementu estetiko bat jartzea proposatu du Goiak: “Zoritxarrez, bisitariei kalte egingo die Haizearen Orrazia itxita egotea, baina arduraz jokatu behar dugu. Dena den, ingurunea islatuko duen elementu estetiko bat jartzea proposatzen dut, bertaratzen direnek ideia bat izan dezaten”.