Pirotecnia Valencianak bere 50. urteurrena ospatuko du aurtengo lehiaketan

Su artifizialen lehiaketaren programa aurkeztu dute gaur.

su artifizialak aste nagusia

Su artifizialen lehiaketaren aurkezpena. (Argazkia: Donostia Kultura)

Alfonso Gurpegik – Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak- abuztuaren 8tik 14ra bitartean egingo den Su Artifizialen 52. Nazioarteko Lehiaketaren aurkezpena egin du; era berean, abuztuaren 15ean eskainiko den ikuskizun piromusikalaren berri eman du; piromusikala Ricasa pirotekniak botako du. Pirotecnia Valencianak bere 50. urteurrena ospatuko du aurtengo lehiaketan. Valentziako failetako mascleta ekitaldietan parte hartzen du 1988tik eta munduko mascleta ekitaldirik handienetakoa diseinatu eta piztu zuen Canals hirian (Valentzia). 2009an Brontzezko Maskorra lortu zuen, izaera tradizionaleko gaztelu batekin. su artifizialak kartela aste nagusiaSu artifizialen kartela ere aurkeztu dute: TGA Donostiako diseinu-estudioak egindako kartela aukeratu dute. Kartelak argia eta soinua irudikatzen ditu, abstraktuki, kolore eta geometriaren bidez eta XX. mendeko hasierako Orfismo korronte piktorikoan inspiratuta dago. Programa:

Epaimahai Gaztean izena emateko epea zabalik

16 eta 22 urte bitarteko gazteak  Su Artifizialen 52. Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahai Gazteko kide izan daitezke. Izena emateko epea  zabalik izango da abuztuaren 3a arte. Epaimahakideek egunero, antolakuntzak esandako hainbat lekutatik ikusten dituzte suak eta, ondoren, denak toki batean elkartuko dira, iritziak trukatzeko. Puntuak eman aurretik, ondorengo alderdiak hartzen dituzte kontuan: kolorea, argitasuna, sortaren erritmoa, haren musikaltasuna, erabilitako efektu piroteknikoak, erabilitako efektuen berritasunak etaabar.
HITZAkide HITZAkide