Zubietarrek argazki erraldoia egin dute Santio jaien hasieran. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Zubietan Santio jaietan murgildu dira jada, gaur arratsaldean txupina jaurti ondoren. Aurten gainera berritasun batekin piztu dute festa, herritar guztiak mozorrotu egin baitira gaur arratsaldean. Horrela, herritar guztiekin egin ohi duten argazkia inoiz baino koloretsuagoa izan da, mozorroz bete baitute irudi erraldoia: Whatsappeko emotikonoak, piratak, printzesak, entxufeak, pitufoak,
Grease filmeko pertsonaiak, medikuak… Zubietar guztiak ondo pasatzeko prest agertu dira, eta Santio jaiak ospatzen hasi dira gaur arratsaldean.
EGITARAUA
Uztailak 24, ostirala
18:00 Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldia.
19:00 Jaien hasiera: txupina eta II. Zubietarron argazki herrikoi erraldoia. Arratsaldean zehar, mozorro festa eta “fotokola”.
21:00 Herri afaria. Ondoren, Kantu saioa eta Fan&Go taldearekin erromeria.
Uztailak 25, larunbata: SANTIO EGUNA
9:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia. Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.
17:30 Gorritiren Showa. Ondoren, Buruhandiak. Jarraian, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.
23:00 ZEZENAREN TALDEAren kontzertua, Ipar Euskal Herritik zuzenean. Segidan, LAIOTZ taldearekin erromeria goizaldera arte.
Uztailak 26, igandea: JUBILATUEN EGUNA
9:30 Meza
12:00 Iparraldeko jokoen erakustaldia: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa…
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 Dantzaldi musikala. Ondoren, Buruhandiak.
19:00 Sardin eta piper jana.
22:30 Herri Antzerkia.
Uztailak 27, astelehena: OILASKO BILTZAILE EGUNA
6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 29, asteazkena: UMEEN EGUNA
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen. Ondoren, Jolasen jarraipena. Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jolasak.
22:00 Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO, AITOR MENDILUZE, BEÑAT GAZTELUMENDI, JEXUX MARI IRAZU. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
Uztailak 30, osteguna: GAU PASA EGUNA
17:00 Ginkana.
19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.
00:00 Kontzertuak: KAOTIKO, D-PINTXOS, ZESUMA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
Uztailak 31, ostirala: SAN INAZIO EGUNA
9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
9:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai. Ondoren, Buruhandiak.
00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin. Amaitzeko, Musika txosnan.