Gureak taldeak 40 urte bete ditu
Gureak enpresa taldeak lau hamarkada daramatza Gipuzkoan ezintasunak dituzten pertsonen lanbideratzea sustatzen. 1975ean hasi zuen ibilia, Atzegi elkarteari esker. Gizarte enpresa honek aski bete izan ditu helburu sozialak. Ia 5.000 pertsonak egiten dute lan enpresa talde honetan. Donostian sortu zen, eta egun Igaran du egoitzetako bat.