Eraso sexistak salatzeko 671 780 420 telefono zenbakia eman dute.
Sexu erasoen aurkako protokoloa aurkeztu dute piratek. (Argazkia: Donostiako Piratak)
Jai eredu eta harreman osasuntsuen alde egin nahi dute Donostiako Piratek. Partaidetza parekideago bat eta eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko helburuarekin Talaia lan taldea sortu dute. Kofradia gehienetako kideek eta Bilgune Feministako 3 kidek osatzen dute. Taldearen asmoa da genero gaien gainean kofradiek dituzten kezkak bideratu eta lantaldearen proposamenak kofradiei helaraztea. Finean, Donostiako Piraten barnean generoaren gaia lantzeko hausnarketa espazio bat sortu dute.
Eraso sexisten aurkako protokoloa kofradia guztietan azaldu du Talaiak, baita argibide batzuk eman ere. Edozein eraso sexista jakinarazi nahi izanez gero, telefonoa honakoa izango da:
671 780 420. Erasosexistensalaketakutxa@gmail.com helbidea ere eman dute.