Kutxa kultur festibalean 5.000 lagun baino gehiago espero dituzte
Datorren ostiralean eta larunbatean izango da musika alternatiboaren jaialdia, Igeldoko jolas-parkean
Kutxa Kultur Festibala. Urtero legez, Kontxako Banderaren lehen asteburuarekin bat egingo du Igeldoko musika jaialdiak, eta aforo guztia betetzea espero dute antolatzaileek. Sergio Cruzado Ginmusic-eko arduradunaren arabera, 5.500 lagun inguru bilduko dira Igeldoko jolas-parkean, sarreren salmenta bide onetik bait doa, aurreko urteetan baino azkarrago. Zehazki, 35 euro balio du egun baterako sarrerak, eta bi egunetarako txartelak, berriz, 55 euro. Jaialdiko talde nagusiak, Vetusta Morla, Angel Olsen, Yo la tengo, The Strypes eta La habitacion roja izango dira.
Jaialdiak ostiralean eta larunbatean hartuko du hiria. Hala, kontzertu nagusiak Igeldoko jolas-parkean izango dira, 17:00etatik 2:00etara. Gainera, jaialdiak irauten duen bitartean, jolas parkeko atrakzio guztiak zabaldik egongo dira.
Skunkfunk arropa markak egin du jaialdiko merchandising ofiziala. Hala, jaialdian bertan jarriko duten postuan aukera egongo da arropa horiek erosteko, baita jaialdian arituko diren taldeen diskoak ere.
Ondoren, Egiako Gazteszenan jarraituko du jaiak, 2:00etatik 7:00etara.
Autobus zerbitzu bereziak
Jaialdira joateko, autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte. 14. lineako autobus zerbitzua doakoa izango da, 16:00etan hasita, sei minuturo. Londres hotelaren ondotik aterako da, Ezeiza hotelaren parean egingo du geldialdi bat, eta hortik zuzenean igoko da Igeldora. Bestetik, ohiko 16. lineako autobusa, txartela ordainduta, 30 minuturo irtengo da Bulebarretik. Funikularrez ere egongo da aukera jolas-parkera igotzeko, baina ohiko txartela ordainduz. Gauean, after ofizialera joateko, hau da, Egiako Gazteszenara, autobus zerbitzu berezia jarriko dute. Easo kaleko 9. zenbakiaren paretik, bi autobus irtengo dira 10 minuturo Egiara.
Hirira zabalduz
Kutxa Kultur Festibalaren harira, jarduera gehiago antolatu dituzte aurten hirian. Hala, 2016an Donostia Europako Kulturaren Hiriburua izango denez, Elkarrizketak izeneko atalaren barnean, jarduera bereziak eskainiko dituzte:
Ate joka dago jada aurtengo
- PlyNKids taldearen kontzertua: irailaren 5ean, 12:00etan, Easo kaleko Donostia 2016 Gunean. Doan.
- The Hot Sprockets pub-rock talde irlandarraren emanaldia: irailaren 5ean, 13:30ean, Donostia 2016 Gunean. Doan.
- Tokiko eta atzerriko musikarien arteko elkarrizketak: irailaren 6an, 17:30ean, Dabadaba tabernan, Rafael Berrio eta House of Wolves; 10:00etan, Le Bukowkyn, Niña Coyote eta Chico Tornado.
- Tabakalera ireki aurreko kontzertu handia: 21:00etan, Mogwai.
- Irailak 4, ostirala. Igeldoko jolas parkean: Vetusta Morla, Angel Olsen, Ainara Lagardon, Angel Stanich, Anni B Sweet, Dotore, Eraul, Ghost Number & Hip tipsy gypsies, House of wolves, Los Bracco, Mendetz, Nimu, Pull my strings, Purr, Tremenda trementina. Gazteszenan: Der Panther, Trajano eta Nimu dj-ak.
- Irailak 5, larunbata. Yo la tengo, The strypes, La habitación roja, Albert Cavalier, Ama, Arizona Baby, Black box red, Disco Bambinos, Havoc, John Grvy, Mishima, Mourn, Niña Coyote eta Chico Tornado, Novedades Carminha, Pet Fennec, Rafael Berrio, The hot sprockets, The young wait. Gazteszenan: The suicide of western culture, The Parrots, Havoc eta Disco Bambinos.