Urgullera mikrobus zerbitzua eskainiko dute iraileko asteburuetan
Salamanka pasealekua, Pasealeku Berria, Urgull, San Telmo eta Aldamar lotuko ditu 39. zenbakiak.
Irailean Urgullera mikrobus zerbitzua emango du Dbus-ek larunbat eta igandetan. Ordu erdiro emango du zerbitzua, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Urgullerantz Salamanka pasealekutik irtengo da 39. zenbakia (11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30, 20:00). Urgulletik Santiago Bateriatik irtengo da (11:15, 11:45, 12:15, 12:45, 13:15, 13:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15). Salamanka pasealekua, Pasealeku Berria, Urgull, San Telmo eta Aldamar lotuko ditu 39. zenbakiak. Urgulleraino zerbitzua emateaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko lotura egiten du.
39. zenbakiak ez du zerbitzurik emango irailaren 12an (11:30etik 12:30era) Urgulleko Krosa dela eta. Irailaren 6an eta 13an ere ez du zerbitzurik emango, estropadak direla eta.