Michelin izarrek prestatuko dituzte Intxaurrondoko Gastronomia Asteko afariak
Etiopiako Wukroko Gastronomia eta Ostalaritza Eskola abian jartzeko bideratuko dute bildutako dirua.
Wukroko (Etiopia) Gastronomia eta Ostalaritza Eskola abian jartzea. Horretarako, 180.000 euro behar dituzte. Elkartasun proiektua sostengatzeko bideratuko dute bildutako dirua. 120 lagunentzako lekua izango du lehen afariak, irailaren 14koak. Bigarrenak, ostera, 150 bat lagunentzako.
Bueltan da Intxaurrondoko Gastronomia Astea. 25. ekitaldia izango da aurtengoa, eta berritasunez beterik dator. Michelin izarrek prestatuko dituzte programa honen barruan egingo diren bi afariak. Irailaren 14an eta 16an egingo dira Intxaurrondoko Yeyette jauregian.
Sukaldarien artean izango dira, besteak beste, Juan Mari Arzak (Arzak jatetxea, hiru Michelin izar), Andoni Luis Aduriz (Errenteriako Mugaritz jatetxea, bi Michelin izar), Ruben Trincado (Donostiako Mirador de Ulia jatetxea, Michelin izar bat) eta Pepe Solla (Galiziako Casa Solla jatetxea, Michelin izar bat).
Afari hauek helburu argi bat dute: