Women In Black deialdi baten irudia. (Argazkia: Women In Black)
Indarkeria matxista ikusarazi eta salatuko dute gaur Artzain Onaren plazan 19:30ean egingo duten protesta batean. Beltzez jantzita, hildako emakume guztiak irudikatuko dituzte. Women In Black izeneko deialdiaren harira egingo dute gaur arratsaldeko protesta. Beltzez jantzi, lurrean zerraldo etzan, eta genero indarkeriaren biktimak gogora ekarriko dituzte. Edonork har dezake parte
Women In Black deialdian.
2013. urtean abiarazi zuten ekimena Bilbon Maria Secok eta May Serranok. Geroztik, hazten doa pixkanaka Euskal Herrian eta Espainian. Gaur bertan Bilbon. Algortan eta Bergaran ere egingo dute protesta.