Badian dike bat jartzeko proiektua "hastakeria" dela salatu du Olaia Duartek.
Ondarretako harriekin etorkizunean egingo dena argitzeko eskatu du EH BIlduko Olaia Duartek. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
EH Bilduko zinegotzi
Olaia Duartek agerraldia egin du gaur,
Ondarretako harrien inguruan udal gobernuari azalpenak eskatzeko. Duarteren esanetan, udalak ez du gardentasunez jokatu, eta herritarrei ez die azaldu Antiguako hondartzan harriak kentzeko esku artean duten proiektua.
Hain zuzen ere,
dike bat jartzeko proiektuaz mintzatu da zinegotzia, eta hastakeriatzat definitu du: “Udal gobernuak izugarrizko gardentsaun faltarekin jokatu du Ondarretako harrien gaiarekin; uztailan bi aldiz kendu zituzten harriak, eta berriro agertuta, abuztuan ere lau aldiz kendu zituzten. Hilabete honetan ere kentzekoak direla jakin dugu. Baina hor ez da amaituko udalaren esku hartzea;
Ernesto Gasco zinegotziak esanda dakigu bertan dike bat jarri nahi dutela, horrek atzera bueltarik ez duela jakin arren”.
Duarteren arabera, dikearen onurak ez dira ziurrak, baina eraikinak badiaren egitura eraldatuko luke betiko: “
Badia bainuontzian bihurtuko lukete“. Zinegotziak salatu du Ondarretan egindako eskuhartzeak ez direla
Hazti elkartearen onespenarekin egin: “Udalak gaizki erabili du herritarren dirua, entzungor egin dielako ingurua ikertzeko ordaintzen dien adituei”.
Duartek hainbat eskaera egin dizkio
Eneko Goia alkateari; Antiguotarrei beren iritzia eskatzea, Haztiren balorazioa entzutea, ikerketen ondorioak publiko editea, Eusko Jaurlaritza eta Gizpukoako Foru Aldundiaren teknikarien iritzia eskatzea eta aholku batzordea sortzea.