Publizitate lehiaketa egingo dute Kursaalen; datozen hiru urteetarako akordioa sinatu dute.
Sortzaileen kluba aurkeztu dute gaur udaletxean. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Datorren urteko apirilaren 7, 8 eta 9an
Sortzaileen Kluba deituriko
publizitate lehiaketa antolatuko dute
Kursaalen; bertan, publizitate eta sormen alorreko nazioarteko profesionalak bilduko dira. Donostiako Turismo & Convention Burueauk bultzatutako akordio baten bitartez, lehiaketa Donostian egingo dute hurrengo hiru urteetan; gaur aurkeztu du ekimena Turismo eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi
Ernesto Gascok, Sortzaileen Klubeko zuzendari
Guillermo Viglion eta
Concha Wert, Kursaaleko zuzendari
Iker Goikoetxea, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko gerente
Paul Liceaga, eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari orokor
Kino Martinezekin batera.
Gascok, bere “poztasuna” azaldu du, hirian ekitaldia egitea lortzeatik. Zinegotziaren esanetan, horrelako ekimen batek hiriko agendan sormena eta kongresuen turismoa kokatzen du berriro ere, eta, gainera, Europako Kultur Hiriburutza ospatuko da datorren urtean.
Viglionek azaldu duenez, lehiaketaren datorren urteko edizioan
Sir John Hegarty egongo da, bai
A egunean eta baita
C egunean (Izen horiek hartu dituzte orain arte egindako Sortzaileen Klubeko lehiaketek). Hegarty,
Bartle Bogle Hegarty-ren fundatzailea da, eta publizitate munduko pertsonairik bikainenetakoa dela azpimarratu du klubeko zuzendariak: “Sir John Hegartyk sari ugari jaso ditu, eta bai sortzaileek eta baita iragartzaileek ere mirestutako pertsonaia da. Marka indartsuak sortzeko egin duen lanaren balioa aintzat hartua da; besteak beste, Levis-ena da agian bere lanik ezagunena”.
Datorren urteko lehiaketaren antolatzaileak bi ekitaldien programa osatzeko lanean ari dira. Zuzendariak aipatu duenez, sektorearentzako erabilgarriak izango diren edukiak sortzea bilatzen dute, egun horietan, profesionalez gain, publizitatera hurbildun nahi duten gazteak ere laguntzeko. Topaketa guztian zehar
nagusituko den leloa sormena izango da.
Werten azalpenen arabera, apirilaren 7an hasiko da lehiaketa. Lehenik eta behin, eztabaida eta lan- saioak izango dira sortzaile eta iragartzaileen artean. Jardunaldi horretan, sortzaile eta iragartzaile garrantzitsuenetakoen artean taldeak osatuko dituzte, eta bertatik sortzen diren ondorioak apirilaren 8ko goizean zehar partekatuko dituko dituzte; era berean, nazioarteko hainbat hitzaldi entzun ahal izango dira.
Apirilaren 9an, berriz, lehiaketaren sarien zeremonia egingo da, eta ondoren, sormenaren festa. Hitzaldiak egiten diren bitartean, gainera, Kursaalean
2015eko Grafikarik Onena erakusketa egongo da ikusgai.