Eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte Egian
Porrontxo jaietako kuadrillako kideek elkarretaratzea egin dute.
Egiatarrak kezkatuta daude azkenaldian hirian zehar izan diren “gertakari higuingarriekin”; eta, horregatik, eraso sexisten aurkako protokoloa ezarri dute aurtengo Porrontxo jaietan. “Edonork du tokia Porrontxo jaietan. Edonork, jai giroa zapuztera datozenak izan ezik. Ez Egian ez beste inon, ez festeten ez beste inoiz ez dugu jarrera sexistarik onartzen”, adierazi dute. Kezka horren harira, kuadrillek agerraldia egin zuten atzo, Plaza Haundin, eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko.