Gizon bat hil dute Buenavistan, ustez semeak labankatuta
48 urteko gizonezko bat hil dute arratsaldean, Buenavistan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustez eraso egin diona gizonezkoaren semea da, eta hark eman dio Poliziari gertatutakoaren berri. Atxilo hartu dute.16:40 inguruan izan da erasoa, labanaz, Berra Behea kaleko aparkaleku batean. Bertara joan da Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat, baina ezin izan dute gizona onik eraman. Aparkalekuan bertan zen semea poliziak hara heltzean.
Atxilotuaren daturik ez du zabaldu Jaurlaritzak, baina zehaztu du hemezortzi urtetik gorakoa dela.