Behin behineko bidegorri bat jarri dute Kursaal parean, Zinemaldia dela eta
Zurriola hiribidean, eta Kursaal eraikinaren inguruan, ohi baino mugimendu handiagoa izaten da Zinemaldiak irauten duen egunetan: Zinemaldirako emanaldietarako ilarak, alfonbra gorriaren inguruan pilatzen diren ikusleak… Horregatik, iaz Kursaaletik igarotzen den bidegorria desbideratu, eta txirrindulariei bidegorri bat egokitu diete Saguesko noranzkoan. Iaz hartu zuten lehen aldiz neurri hau, eta aurten ere desbideratze bera egin dute. Behin behineko bidegorriak Kursaalaren eraikin osoaren aurrealdea hartu du, Ramon Maria Lili kaletik Ramon y Cajal kaleraino. Hala, Txirrindulariak Kursaal zubitik edo Ramon Maria Lili pasealekutik Saguesera bidean doazenean errepidean jarri duten bidegorria erabili beharko dute.


