
“Atzo hasi ziren Porrontxo jaiak; suziria bota eta berehala, koadrilek igoera egin zuten, haietako asko mozorrotuta”. Raul Perez kazetariak horrela hasi zuen Porrontxo jaiei buruz idatzitako albistea. 2005eko iraila zen. Irutxuloko Hitzaren lehen urtea zen, eta beraz, tokiko hedabideak
Egiako jaiei buruz egindako lehen kronika izan zen.
Txupina piztu zuten momentuan izan zen kazetaria, eta bertan parte hartu zuten kuadrillak deskribatzen ditu albistean: “Txantxibiriko lagunak, adibidez, baratz itxurarekin atera ziren. Izorrai-koak hondartzan omen zebiltzan. Eta Zurrakapoteko Amakoak, ontzian. Beste koadrila batzuek mozorroa prestatzeko astirik ez zuten izan, nonbait, eta ohiko blusekin atera ziren. Hori bai, gehientsuenek orgatxoa apaindu… eta ondo bete zuten!”.
Festa eta aldarrikapena batu zituzten jaizaleek. Izan ere, kuadrillek lur azpiko pasabidea oso gaizki zegoela salatu zuten. Sabai puskak erori baitziren garai hartan.
Porrontxoetako 25. urteurrenaren harira, jaien sorreratik bildutako irudiekin bideoa osatu zuten, eta Plaza Haundin proiektatu zuten txupinaren egunean bertan.