Amara Berriko jaiak ospatuko dituzte urriaren 8tik 11ra
Laster iritsiko dira Amara Berriko jaiak, eta jada jaien aurrerapen bat eman du jai batzordeak. Urriaren 8tik 11ra ospatuko dituzte, ostegunetik igandera. Festari hasiera emateko danborrada aterako da kalera, eta DJ Kekok musikarekin girotuko du auzoa. Ostiralean DJ Gruvs, Soupkandja reggae taldea eta Rock Kam Broom rock taldea ariko dira. Larunbatean, berriz, Physis Band, The Groove Girls eta Ingo Al Deu_ taldeak. Igandean Liher kantautorea, Mor More eta DJ Puntxen txanda izango da.