'Hegan egiteko egun perfektua' izango da bihar
Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko Un dia perfecte per volar filmaren harira, Zurriola hondartza kometaz bete nahi dute bihar, ostirala. Orixe Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 30 neska-mutilek parte hartuko dute jardueran. Bolau Kometak taldearen laguntzarekin, kometa bat osatu eta abiarazten saiatuko dira ikasleak.
Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailak babesturiko jarduera da biharkoa, eta ikasleez gain, euren kometak hartu eta Zurriolara gerturatzeko deia egin die herritarrei. Goizeko 9:30ean hasiko dira.