Jaialdiaren zinema emanaldi bat Kursaal Auditorioan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Iazko ekitaldian baino
5.891 zinezale gehiago erakarri ditu, jaialdiaren antolakuntzaren arabera.
Akreditazioa eskuratu dutenen kopurua, guztira, 3.650ekoa izan da; hau da, iaz baino 252 akreditatu gehiago. Akreditatu horietatik, 1.495 Industry Clubeko jardueretan parte hartu duten profesionalak dira; iaz baino 176 gehiago, eta 2010ean baino 511 gehiago.
Guztira 1.068 kazetari aritu dira lanean 39 herrialdetako 569 komunikabidetarako Zinemaldiaren edizio honetan; hau da, iazko kopuru beretsua.