Kortxoeneari buruzko dokumentala ikusteko bigarren aukera
Joan den astean, Zinemaldi Alternatiboan, estreinatu zuten Kortxoenea, irautea sortzea delako dokumentala. Groseko gaztetxea eta autogestioari buruzko ikus-entzunezkoa ikusterik izan ez bazenuen, gaur, osteguna, duzu bigarren aukera. Gaur 18:00etan beste emanaldi bat prestatuko dute.
IRUTXULOKO HITZA Zinemaldi Alternatiboaren lehen egunean izan zen, eta kronika jaso zuen bideo batean. Jaialdiaren antolatzaile eta dokumentalaren egileetako batekin, Markel Ormazabalekin hitz egin zuen jaialdiak egindako bideaz, autogestioaz eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoaz.