Miren Zabaletak eta Sonia Jacintok ere urriaren 11 dute irteera eguna.
Arkaitz Rodriguez altzatarra. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Bateragune auzian zigortutakoak datorren igandean hasiko dira aske geratzen. Aurrenak
Miren Zabaleta,
Sonia Jacinto eta
Arkaitz Rodriguez izango dira. Igandean, urriaren 11 dute irteera eguna. Espainiako Auzitegi Nazionalaren zigor epaiko kartzela urteak jaitsita, Gorenak hirurei sei urtekoa ezarri zien 2012ko maiatzean.
2009ko urriaren 13an atxilotu zituzten haiek ere. Aurtengo urriaren 12an beteko lirateke kondenako sei urteak, baina, sei urteotan bat bisiestoa izan denez (2012koa), egun bat lehenago aterako dira kartzelatik: urriaren 11n. Osorik beteko dute espetxealdia.
Arnaldo Otegiri eta
Rafa Diezi sei urte eta erdiko kartzela jarri zien Gorenak. Otegi, normalez, datorren urteko apirilean utziko dute aske. Diez ez, “egoera pertsonal-familiarrengatik” orain arte besteek baino ia hamazazpi hilabete gutxiago egin dituelako preso. Aietearra 2017ko abuztu-irailera arte egongo da kartzelan.
Dena dela, bost lagunentzat zigorra ez da bukatuko kartzela uztean: Zabaletak, Rodriguezek eta Jacintok zortzi urteko
inhabilitazioa dute; Otegik eta Diezek, hamarrekoa