Fevitur federazioak aurkeztutako azterketaren arabera, 2014ko bisitarien %14 alokairuan egon da.
Gipuzkoako Bazkundean eman dute azterketaren berri. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bisitariek geroz eta gehiago eskatzen duten ostatu mota da turismo erabilerako etxebizitza. Hala dio behintzat Feviturrek (Turismo Etxebizitza Elkarteen Espainiako Federazioa) aurkeztu duen azterketak:
Etxebizitza turistikoen eragin ekonomiko eta soziala. Datuen arabera, Donostia bisitatzen duten turisten %14ak erabiltzen du oporretako alokairua. Hala, bisitari horien %88 familiak dira, eta 44 urtekoa da turisten batez besteko adina. Zehazki, Donostian 2014an 106.919 turistek erabili zituzten oporretako etxebizitza alokairuak, eta guztira, 73 milio euro utzi zituzten hirian.
Eusko Jaurlaritzak Donostian 500 etxebizitza ditu turismo etxebizitza moduan erroldatuak, baina kontua da ez dagoela guztiz arautua turismo etxebizitzen arloa. Guztia ongi atera dadin, hainbat proposamen egin ditu Carlos Zubikarai Fevitur-eko presidenteak; udalak arlo hori guztiz arautzea, eta bizilagun elkarteei behar den informazioa ematea, besteak beste.
Datu esanguratsuenak:
- Donostia egondako turisten %14ak erabili ditu etxebizitza turistikoak.
- Hamar erabiltzaileetatik bederatzik oporretako alokairua baikor baloratzen dute.
- Erabiltzaile baten batez besteko gastua 785 eurokoa da.
- Erabiltzaileen %28 ez litzateke joango aukera hori ez duen hiri batera.
- Alokatzaileen %95aren arabera, turismo mota honek bertako saltokiak bultzatzen ditu.
- Alokatzaileen %88aren arabera, diru sarrera horrek familiako ekonomian laguntzen du.
- Batez beste sei gau igarotzen dituzte hirian.