Ida Lupinoren filmak, Antzoki Zaharrean

ida lupino

Ida Lupino.

Emakumeen Etxeak eta Donostia Kultura berriz batu dira emakumeek egindako zinema zikloa eskaintzeko. Oraingoan, Ida Lupino (Londres, 1918 –Los Angeles, 1995) zuzendariaren lana ezagutaraziko dute. Kantari, konposatzaile eta aktore gisa ospetsua da Lupino. Ziklo honek, ordea, ekoizle, gidoilari eta zuzendari gisara aurkezten du. 1949tik 1953ra zuzendutako hiru film egongo dira ikusgai: Not Wanted, Outrage eta The Young Lovers / Never Fear. Ida Lupinok bere zinema ekoiztetxe propioa sortu zuen, eta horri esker, Hollywoodeko ekoizle handiengandik libre egon zen. Lehenetariko zuzendaria izan zen gai arriskutsuak tratatzeko moduan, adibidez, emakumeen bizitzari dagozkien gaiak (amatasuna, bortizkeria eta beste) emakumeak beren bizitza propioen protagonista bezala aurkezten dituelarik. Honakoa dio Martin Scorsesek bere filmetaz: “Modu argi eta garbian, ia dokumentalen eran oso gai arriskutsuak tratatzen ditu, benetazko ganbera musikako zatiak bailiran”. Urriak 19, astelehena, 19:00: Not Wanted (1949) Urriak 20, asteartea, 19:00: Outrage (1950) Urriak 21, asteazkena, 19:00: The Young Lovers / Never Fear (1949)
HITZAkide HITZAkide