Poliomielitisaren aurka argiztatuko dute Kursaala

Rotary Cluben ekimenez egingo da, ostiral gauetik larunbatera bitarte

Polio, poliomielitis

Munduko beste eraikin batzuk ere argiztatu dituzte. (Argazkia: Rotary Club)

Kursaal eraikina argiztatuko dute datorren ostiral gauetik larunbatera bitarte, End polio now (amaitu poliomielitisarekin orain) lelopean. Honela, munduko beste hiri batzuetan egin den bezala, Donostia gaixotasunaren aurka azalduko da. Hiriko Rotary Clubek jarduera honekin donostiar guztiengana iritsi nahi du. 30 urte ondoren, poliomielitisa amaitzear dago. Orain, ekarpen gehienak Afganistan eta Pakistaneko haurrei txertoa jartzeko erabiliko dira, eta dagoeneko gaixotasuna ez duten herrialdeetan bizi direnak babesteko.

Bertakoak laguntzeko jarduerak ere bai

Rotary bolondresen mundu mailako sare bat da. Elkarrekin sortzen diren arazoei aurre egiten diete, nazioarte zein bertako mailan egiten dituzten jardueren bitartez. Honela, komunitate horien bizitza baldintzak hobetu nahi dituzte. Donostiako kluba 1926an sortu zen. 1936tik 1978ra euren jarduera eten egin zen, diktadurak eraginda. Elkartea 1979an berriro abian jartzea lortu zuten. Ordutik, premian dauden alorretako hainbat proiektuetan murgildu dira: Olaran aitarekin elkarlanean aritu dira Wukron, Etiopian; eta, Keniako meategien aurkako ekarpenak egin dituzte, besteak beste. Egun, arazo hurbilenei lehentasuna ematen die klubak. Esate baterako, zaintzailea zaindu proiektuak minbizia duten pertsonen familiei laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkio: janari txartelak, aparkalekua, eta ASPANOGIrekin elkarlanean, familia horiek atseden hartzeko etxebizitza bat kudeatu dute.
HITZAkide HITZAkide