Zaborren tasen igoera "onartezina" dela dio Eguzkik
Ordenantza berriak birziklatzen dutenek gogoa galararaztea bilatzen duela uste du.
Eguzki ekologisten taldea ez dago udal gobernuak onartutako zaborren tasen igoerarekin. Bat-batean %5eko igoera ezartzea gehiegi dela plazaratu dute: “Urte luzez soldata izoztu dieten langileentzako beste kolpe bat da, eta soldatarik ez dutenentzako beste belarrondoko bat”. Donostiaren zabor tasa ingurueko herriekin konparatuta garestiena dela azaldu du, eta hau ez dela “kasualitatez” gertatu: “Azken hamar urteotan hirukoiztu egin da zaborren tasa. 2009an izan zen igoerarik handiena, eta ‘izkutatzeko’ hiruhilabetero hasi ziren faktura pasatzen, hiritarrek ez nabaritzeko ezer”.
Aurtengo igoera “onartezina” dela diote, birziklatzen duten familiak ere zigortzen dituelako: “Birtziklatzen dugunok berriz ere birtziklatzen ez dutenak bezala ordainduko dugu tasa hau. Justua eta demokratikoa al da organikoa, beira, papera eta edukiontziak birziklatzen dutenak igoera honekin zigortzea? Euren hondakinen %90a birziklatzen dutenak zigortzea? Non utzi dute ‘kutsatzen duenak ordaintzen du’ printzipioa?
Hondakinen kudeatzaile berriei soilik errauskailua egitea interesatzen zaiela salatu du Eguzkik. Birziklatzen dutenak zigortzearekin, birziklatzeko interesa galaraztea nahi dutela, eta horrela hondakin gehiago sortzea bilatzen dutela uste du.
Erlazionatutako edukiaUdal zerga eta tasak %1 igoko dituzte