Kirol eguna ospatuko dute igandean
Hamar kirol ezberdin egiteko aukera eskainiko dute Alderdi Ederren.
Kirola, Gazteria, Hiritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek eta Euskaltel-ko ordezkari Nerea Lupardok Donostiako I.Kirol Eguna aurkeztu dute; igandean ospatuko da Alderdi Ederren. Familia osoak kirola eginez gozatzea da helburua.
Horretarako, 10 kirol mota egiteko aukera eskainiko dute: zumba, giza-futbolina, rokodromoa, saskibaloi egokitua, roller, surf mekanikoa, nordic walking eta padel surf, besteak beste. Kirol elektronikoetarako gune bat ere jarriko dute.
Ibaberen esanetan, “aire librean kirola egiteko aukera ona” izango da, eta parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei. Parte hartu nahi duenak Gozatueuskaltel.eus webgunean eman dezake izena edo bestela, Alderdi Ederrera inguratzea aski izango du.