Donostia 2016ren egitarauak 102 jarduera izango ditu
Ostiralean egingo dute programazio osoaren aurkezpena, Tabakaleran.
Donostia 2016ren webgunean.
Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua, prest dago programazio osoa aurkezteko. Halaxe azaldu dute Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegik eta Kultura zinegotzi eta hiriburutzako arduradun Miren Azkaratek, Easoko egoitzan egin duten agerraldian. H0rtaz, ostiralean, urriaren 30ean, egitaraua aurkeztuko dute, Tabakaleran egingo duten ekitaldi baten bidez. Bertan izango dira proiektuan lanean diharduten eragile sozial eta kulturalak. Azkarateren arabera, honen bidez donostiarrengan “ilusioa piztu” nahi dute: “Beraien inplikazioa eta laguntza eskatu nahi diegu, euren parte hartze aktiboa”. Halaber, nabarmendu du hiriburutzak ez duela turismoak gora egitea bilatzen, “elkarrekin bizitzen ikasteko proiektu bat da”.
Larunbatetik aurrera, herritarren eskura jarriko dute euskarazko eta gaztelaniazko 104 orriko argitalpen bat, doan. Programak orotara 102 jarduera ditu, eta horien guztien informazio zehatza (deskribapena, datak, tokiak eta parte hartzeko moduak) banatuko duten argitalpenean jaso dute.
Publikazioa lortzeko, hainbat modu izango dituzte herritarrek:
– Batetik, larunbatetik aurrera, hiriko hiru gunetan banatuko dute: Konstituzio plazan, Egiako pasabidean eta Jose Maria Sert plazan. Proiektuaren irudi grafikoari esker seinalizatua egongo da, eta herritarrei Zer da zuretzat elkarrekin bizitzea? galderaren inguruan hausnartzeko eskatuko diete. Gogoeta guztiekin panel batean herritarren mosaiko bat osatuko dute.
– Bestetik, larunbatetik aurrera ere bai, hiriko eta lurraldeko gune jendetsuenetan eskuragarri egongo da programa: Donostiako kultur etxeetan, unibertsitateetako liburutegietan, hoteletan, museoetan eta antzeko kulturguneetan, proiektua babesten duten erakundeen egoitzetan eta hiriko zein lurraldeko bestelako aisialdi guneetan. Lurraldetik kanpo ere banatuko da programa, besteak beste, Bartzelona eta Madrilgo gune garrantzitsuenetan.
– Azkenik, argiltapena formatu digitalean ere eskainiko dute,