'Gure sorlekuaren bila' filma, Herreran
Josu Martinezek zuzendutako dokumentala proiektatuko dute Herrerako kultur elkartean (San Luis plaza), asteazkenean (19:30). Euskarazko lehen filmaren harira ekoiztutako ikus-entzunezkoa da Gure sorlekuaren bila. eta Donostia Zinemaldian estreinatu zuten, Zinemira sailean. Hala dio filmaren sinopsiak: “Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Franciscon edo eta Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster”.
Bizarrain Euskara ELkarteak antolatu du emanaldia.