Musika gogorra ekarriko du IV. Altzatarock jaialdiak

Anestesia, Gabezia, Izu Nauk eta Ankhar talde euskaldunak ariko dira zuzenean azaroaren 14an, Larratxo kultur etxean.

Burua gogor astintzeko musika jaialdia prestatu du  Bizarrain Elkarteak. Laugarren Altzatarock jaialdia egingo dute azaroaren 14an Larratxo kultur etxean (21:00). Lau talde euskaldun gonbidatu dituzte kontzertura. Zuzenean ariko dira Zarauzko Anestesia laukotea, Zumaiko Gabezia eta Izu Nauk eta Zestoako Ankhar. Musika gogorrenak hartuko du Larratxo kultur etxea, heavy metal, trash eta hardcore doinuak izango baitira nagusi. Sarrerak (8 euro) aldez aurretik eros daitezke Donostia Kulturaren webgunean.  
HITZAkide HITZAkide