San Silvestre lasterketarako izen ematea zabalik da
Urteko azken kirol proban izena emateko epea ireki dute jada. Abenduaren 31n 31. San Silvestre lasterketan parte hartu nahi dutenek Sansilvestre.com webgunean egin dezakete izen ematea. Arratsaldean egingo dute proba, 16:00etan. Antiguako kiroldegitik irtengo dira korrikalariak. Antigua, Kontxako pasealekua, Parte Zaharra, Gros, Erdialdea eta Amara zeharkatuko dituzte korrika, 8,9 kilometroko ibilbidea egin arte. Helmuga Easo plaza izango da, ohi bezala.