Euskal kultura tradizional eta garaikidearen zenbait ikuspuntu jorratuko dituzte Etnografia jardunaldietan

Aranzadik antolatuta, bihar hasi eta ostirala arte egingo dute XXXVI. ekitaldia, San Telmo Museoan, 19:30ean.

etnografia, aranzadi

(Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea)

Udazkenero bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailak hogeita hamaseigarren hitzaldi zikloa antolatu du, San Telmo Museoaren laguntzarekin. Aurtengoan, hitzaldiek honako gaiak izango dituzte ardatz: etnografia, kultur antropologia eta Antxon Agirreren biobibliografia eta dokumentazioa. Euskal Herrian lanean ari diren gizarte antropologian eta etnografian adituek emango dituzte hitzaldi hauek. Lau egunetan zehar, hizlariek gure kultura tradizionalaren eta garaikidearen zenbait ikuspuntu jorratuko dituzte. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira eta San Telmo Museoko ekitaldi areto nagusian egingo dituzte. XXXVI. ETNOGRAFIA JARDUNALDIAK
  • Azaroak 10, asteartea. Euskal Herrian erabilitako elikagaiak kontserbatzeko sistema tradizionalak. Fermin Leizaola Calvo, etnografo donostiarra.
  • Azaroak 11, asteazkena. Argazkilaritza dokumentu historiko gisa. Elisa Querejeta Casares, Historia Garaikidean lizentziatutako donostiarra.
  • Azaroak 12, osteguna. Etnografiaren bidezidorretik, Antxon Agirre Sorondoren eskutik. Koldo Lizarralde Elberdin, Pasai San Pedroko etnografoa.
  • Azaroak 13, ostirala. Antxon Agirre Sorondo etnografoaren bibliografia. Juan Ignacio Agirre Sorondo, kazetari donostiarra.
 
HITZAkide HITZAkide