Patxo Telleria zuzendariaren gidaritzapean, Gorka Otxoa aktore donostiarra da filmaren protagonista.

Larratxon filmatu zuten bart pelikularen zati bat. (Argazkia: Judith Perez)
Donostian grabatzen ari dira dagoeneko
Patxo Telleriaren euskarazko komedia berria, Igelak izenburupean.
Protagonista Gorka Otxoa aktore donostiarra da, eta filmaketak zazpi aste iraungo du. Altzan pelikulako zati batzuk grabatu ostean, bigarren astean murgildu dira eta
bart Larratxon izan ziren.
Banku bateko zuzendariaren papera beteko du Otxoak, eta delitu ekonomikoak tarteko, etxegabetuen elkarte batek okupatutako etxe batean topatuko du babesa. Otxoaz gain,
Josean Bengoetxea egiatarra da filmeko aktore nagusienetako bat, Mikel Losada, Gurutze Beitia eta Miren Gaztañagarekin batera, besteak beste.
Gainera,
musikaren garrantzia nabarmena izango da, Ainhoa Arteta, Esne Beltzako Xabi Solano, Gose, Doctor Deseoko Francis, Natxo de Felipe, Oreka TX eta Gatiburen parte-hartzea izango dutelako. Azken honek
Igelak filmaren abesti ofiziala egingo du.
Bi milioi euroko aurrekontuarekin, ABRA Prod-eko Joxe Portelak eta Alberto Gerrikabeitiak ekoitziko dute filma.