'Zer egin liburuekin: kontu kontari' tailerra eskainiko dute Bidebietan
Yolanda Arrieta adituaren eskutik egingo dute, larunbatean, Mendiola ikastetxean.
Eltzegor Bidebietako Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, guraso, zaintzaile, hezitzaile eta bitartekariei zuzendutako tailer bat egingo dute, euskaraz. Zer egin liburuekin: kontu kontari izenburupean, Yolanda Arrieta adituak gidatuko du saioa. Larunbatean, azaroak 14, izango da, 10:30etik 12:30era, Bidebietako Mendiola ikastetxean. Saioak irauten duen bitartean, haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Tailerraren helburuak honako hauek dira: haur literaturaren ahozko baliabideak ezagutzea; haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea; eta, partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea euskaraz. Honela, programa hiru zatitan banatuko dute: irakurketa ozena, poesia ezagutzen, eta bat-bateko kontaketak.
Saioa erabat praktikoa izango da, eta haur literatuan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua egongo da. Gidoi gisa erabiltzeko fotokopia batzuk banatuko dituzte, baina jarduna izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza eta harremana.
- ZER: Zer egin liburuekin: kontu kontari.
- NOIZ: Azaroaren 14an, larunbatean.
- ORDUTEGIA: 10:30-12:30.
- NON: Mendiola ikastetxea (Bidebieta).
- NORK: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak (www.nitikgura.com).
- NORENTZAKO: Haurren guraso, zaintzaile, hezitzaile eta bitartekarientzako.